XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ara zer diyoten El Liberal eta beste batzuek,1912-ko Urrilla-ren 27-ko igandean argitaratu ziranak.

Lenengo jai aldi bart arratsekua, Asociación Wagneriana-k moldapetua izan zan elkartuentzat bakar bakarrik donkidatua; jaitze eder gaiñ gañekua gertatu zan ziñetan, eta oraindik Madrillen izan eztan bezelakua.

Mancinelli Orquesta Sinfónica Orfeón Donostiarra, ta amabi kantalari gaiñ gañekuak pildu ditu batera Asociación Wagneriana-k Teatro Lírico-ko iruditegian.

Bart arratsean aditu genduen Parsifal chit egoki ta bikaintasun aundiz Orquesta Sinfónica ta Orfeón Donostiarra-k ekindua, aiñ arrigarriro, non, aditzen geunden guztiyak sumindu genituben eskuak chalo jotzez eziñ azperturik.

Ez da beñere orlako jai aldirik izandu Madrillen, au diyote El Liberal, El Imparcial, ABC, La Correspondencia ta beste izper Madrill-ko gañuntzekuak; baita ere esaten digute, ez dirala beñere aiñ egoki eta aunditasun geyaguan ekindu izandu La consagración de Gral Jardin encantado ta La escena de las flores, oek guztiyak zailtasun aundiz beteak, bañan guztiz arrigarriro ekindatuak, muttiko, nexkak eta orkestaren aldetik.

Ondorengo egunetako ekiñ aldiyak ere chit bikañak izan dirala diyote, len aipatu ditutan izperrak; eta albixte on oen berri jakiñik,¿nola ez mogitu biyotza bati? Neri biñipiñ mogiera aundiya eragiñ dirate barrun erapeko xamurrean, albixte atsegingarri oriyek.

Donostiyako kantaritalde ederrean arki diran gizaseme ta aurrak, Ama Euskeraren bularreko irañ gozo gozua edozkirik aziyak dira, ta beraren indarra bitarteko dala aunditasun osora mallatik mallara tontor, tontorreraño igua.

¿Nola bada utziko nuben erdaldunen gandik orrenbesteraño goitalchatua izan dan Donostiar kantaritaldea, euskeraz pallaku xamur bat egiñ gabe?.

Eta,¿nola utziko det Sekundino Esnaola jauna, maisutasun aundizko malletakotzat ezagungarritua izan bada, Royan, Paris, Bartzelona, Bilboon eta oraingo joan aldiyan Madrillen, maisurik jakintsuenekoen artetik, esaten dutelarik gañera, chinixtu eziñ liteken diñakua badala?.

Oek orla diyotenian,¿ez alda bada izango? Nere irítziya urri, ezereza baldiñ bada ere, egi billos au chinixtu gabe ez naiz geldituko, ta nere biyotzak ezkeintzen diyon pallakuzko bezarkada, beretzat eta bere talde ederrarentzat izan bedi luzarorako.